'Munduko emakumeak' narrazio musikatua apirilaren 25ean

Tolosaldeko Ataria 2022ko api. 21a, 19:53

Tolosako Jabetze Eskolaren barruan saioa egingo dute Tolosako kultur etxean, apirilaren 25ean, 18:00etatik aurrera. Izen emateak https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna helbidean egin beharko dira.

Tolosako Jabetze Eskolaren udaberriko egitarauaren barruan Ameli eta Xirrikituen jostunek Munduko emakumeak narrazio musikatua eskainiko dute apirilaren 25ean. Tolosako kultur etxean izango da saioa, euskaraz, 18:00etatik aurrera. Parte hartu nahi dutenek, saioaren aurretik eman beharko dute izena honako esteka honetan: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna.

Helduentzako ipuin kontaketa musikatua da. Euskal Herrian bizi diren lau emakume migratuen eta bertako baten istorioak kontatzen dituzte, eta egileek obra "gordin bezain hunkigarri" bezala definitu dute.

"Munduak badu txokorik, eta txoko horietako batzuetan istorioak sartu egiten dira, sortu egiten dituzte, eta eraldatu ere bai. Eta hala, kontaketa honetan, bost emakumeren istorioak kontatuko dizkizuegu, munduko bazter batean edo bestean bizi diren emakumeenak. Haien indarrak elkartuz eta haiengan sinetsiz sortu dugu kontakizuna", esan dute Ameli eta Xirrikituen jostunek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!