N-I errepideko errei bat itxita egongo da Gasteizko noranzkoan asteburuan

Ataria 2022ko apirilaren 21a

Larunbateko 09:30etik igandeko 19:00ak arte itxiko dute, tresna geoteknikoak instalatzeko.

Errepide-sareari eragin diezaioketen lur-mugimenduen jarraipena egiteko Bide Azpiegituretako Departamentua tresna geoteknikoak instalatzeko obrak egiten ari da. Hala, martxoaren 12tik 13ra bitarteko asteburuan egindako lanei jarraipena emango zaie larunbatean eta igandean. 

Hain justu, N-I errepideko 436+325 KParen parean, Gasteizerako noranzkoan egingo dituzte lanak, Santa Lucia gruak edo hiltegia kokatuta dauden industrialderako sarbidean. Obrek irauten duten bitartean, N-I errepidearen eskuineko erreia moztu egingo dute Gasteizerako noranzkoan, 200 metro inguruko tartean.

Hortik aurrera, obren behin-behineko seinaleak desmuntatuko dira, eta Gasteizerako noranzkoko galtzadako zirkulazioa irekiko da; hala, ohiko zirkulazio baldintzetara itzuliko da zirkulazioa N-I errepidearen tarte horretan, tresna geoteknikoak ezartzeko lanak amaituta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!