Tolosako estolderia sarea garbituko dute aurten

Ataria 2022ko apirilaren 21a

Dagoeneko Alde Zaharreko 124 estolda zulo garbitu ditu udalak, 1.445 metro hodi, eta bi metro kubiko zabor jaso dituzte.

Herria txukun eta garbi mantentzeko lanean jarraitzen du Tolosako Udalak, eta horretarako, herriko estolderia sarea garbitzen hasi da. Dagoeneko Alde Zaharreko 124 estolda zulo garbitu ditu, guztira, 1.445 metro hodi, eta datozen hilabeteetan garbituko dira herriko gainerako estolda zuloak.

Estolderia sare nagusia eta estola zulo sinfonikoak eta arruntak garbitu dituzte. Horietatik, denetariko zaborra jaso dute, guztira bi metro kubiko; 120.000 litro ur erabili dituzte horretarako. Hondakinak xurgatu egin dituzte lehenik eta ondoren hoditeria guztia garbitu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!