Asteazkeneroko azokaz gain, egitarau betea izan zuten atzo Ordizian, Artzain Eguna ospatu baitzuten. Garai bateko trashumantzia oroituz 2.000 ardi inguru kaleak igarotzen ikusi ziren, eta gazta berriaren denboraldiari hasiera eman zitzaion. Hain justu, denboraldia zabaltzeko gaztaren mozketa Tolosako Ama tabernako Javi Riverok eta Gorka Ricok egin zuten. «Gazta berriak sukalde eta ekoizle berri eta gazteen indar bera dauka, zoragarria da», esan zuten bi sukaldari gazteek.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?