Apirilaren 20an izango da Furgobaratza Tolosan

Ataria 2022ko apirilaren 12a

Tomateari buruzko tailerra eskainiko dute baratze eskolan, 18:00etatik 19:30era.

Furgobaratzak tomateari buruzko tailerra eskainiko du Tolosako Iurramendiko baratze parkean, apirilaren 20an, 18:00etatik 19:30era. Tomateak osasuntsu edukitzeko kontuan hartu beharrekoak azalduko dituzte.

Tailerra doakoa izango da, eta baratzeetako erabiltzaileez gain edonork parte hartu ahalko du. Gainera, Furgobaratza zerbitzua ere izango dela jakinarazi dute (aholkularitza baratzeko gaietan, plantel eta hazi ekologikoak…). Parte hartzen dutenei tomate landareak oparituko dizkiete.

Maiatzaren 18an, ekainaren 15ean, uztailaren 12an, irailaren 21ean eta urriaren 19an izango da Tolosako baratze parkean Furgobaratza, 18:00etatik 19:30era.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!