Elkartasun erosketa Senegaleraino

Ataria 2022ko apirilaren 9a

Tolosako kultur etxean dago azoka, bihar, igande goiza bitarte. N.R.A.

Senegaldarren Booloo elkarteak elkartasun azoka irekita du atzotik, Tolosako kultur etxean. Bertan salgai dauden produktuak erosi eta Booloo elkarteko kideei elkartasuna adierazteko aukera izango da, bihar, igandea, bitarte. Bildutako dirua epilepsia duen senegaldar bati laguntzeko bideratu nahi dute.

Goizean erosleen sartu-irtenak izan dira kultur etxeko areto nagusian. Luzeka antolatutako mahaietan bazen erosteko produktu eskaintza: arropak –haur zein helduentzat–, jostailuak, osagarriak... Eta mahaiez bestalde emakume senegaldarrak, hain zuzen ere azoka honen antolatzaileak. 

Eskuratutako dirua epilepsia duen senegaldar bati laguntzeko erabiltzeaz batera, urtean zehar sortzen zaizkien beharrei aurre egiteko ere baliatuko dute

Oraindik gaurko arratsaldea eta bihar, igandeko goiza, zabalik izango da elkartasun azoka bertaratu nahi duenarentzat.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!