Erabiltzaileak berreskuratzeko erronka

Ataria 2022ko apirilaren 9a

'Joan-etorriak' marketin kanpaina Tolosako Trianguloa plazan. N.R.A.

'Joan-etorriak' lelopean, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak garraio publikoaren erabilera sustatu eta balioan jartzeko kanpaina ibiltaria ezarri du Tolosako Trianguloa plazan.

Pandemiak ondorio ugari utzi ditu gizartean eta horietako bat da hiritarrek garraio publikoan ibiltzeari dioten beldurra: "Badaude bizitakoaren aztarna nabariak, herritar batzuen artean sortu diren mamu eta beldurrak. Azken hauei dago zuzenduta, hain zuzen ere, Joan-etorriak kanpaina - Zatoz berriz trenera. Igo berriz autobusera".

Izan ere, lehenengo larrialdi-egoeraren eta itxialdiaren ondoren, mugak malgutzearekin batera, Gipuzkoako Garraio Publikoak erabiltzaileen % 70 azkar berreskuratu bazuen ere, bada oraindik aurreko ohituretara bueltatu ez denik. Honela, Trianguloan jarritako kabina barruko esperientziak "garraio publikoaren eta pribatuaren artean lehentasunak ezartzera eta egiten duten erabileraren inguruko gogoeta egitera" eramango ditu herritarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!