Aberri Egunerako deia

Ataria 2022ko apirilaren 9a

EH BIlduk jarritako mahaia Gaztelako atean. N.R.A.

Tolosako EH Bilduk goizean mahaia jarri du Gaztelako atearen gerizpean. Helburua herritarrei gonbita luzatzea datorren apirilaren 17an, igandean, Iruñean ospatuko den Aberri Egunerako. 

"Amaiurreko batailaren 500. urteurrena eta I. Aberri Egunaren 90. urteurrena dira aurten, arrazoi sendoak aurtengoan ere Euskal Errepublika aldarrikatzeko". Postuan bertan, Ikurrinak eta Nafarroako banderak saldu dituzte: herritar oro gonbidatuz bertaratu eta "Aberri Egunerako balkoi zein leihoak apaintzeko gure ikurrak erostera". 

Xiri-Miri eta Amaiur tabernetan daude autobus zerrendetan izena emateko aukera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!