2022/04/09 10:00
Apirilaren 17an Iruñean ospatuko den Aberri Egunera joateko deialdia luzatu du EH Bilduk. "Amaiurreko batailaren 500. urteurrena eta lehen Aberri egunaren 90. urteurrena dira aurten, arrazoi sendoak aurtengoan ere Euskal Errepublika aldarrikatzeko". Hitzordua prestatze aldera larunbatean Trianguloa plazan izango da EH Bildu Ikurrinak eta Nafarroako banderak saltzen, eta "herritar oro gonbidatzen du bertaratu eta Aberri egunerako balkoi zein leihoak apaintzeko gure ikurrak erostera".
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?