Palentziara irteera, Oargi Mendi Elkartearekin

Ataria 2022ko apirilaren 6a

Oargi Mendi Elkarteak antolatuta, Aste Santuko jaiegunetan mendi irteera egiteko aukera izango da, Palentziara; astelehenean amaitzen da izena emateko epea.

Aste Santurako Palentziako mendietara irteera antolatu du Oargi Mendi Elkarteak. "Duela bi urte antolatu genuen eta bertan behera geratu zen", esan dute. Apirilaren 14an, osteguna, goizez irtengo dira, eta apirilaren 18an, astelehena, itzuliko dira. Tres Provincias (2.497 metro), Peña Prieta (2.543 metro) eta inguruko beste gailur batera igotzea da elkarteko kideen asmoa, eguraldiaren arabera.
 
Triollo herriko Curacavas aterpetxean igaroko dituzte gauak, baita gosaldu ere; afariak ondoko jatetxe batean egingo dituzte. Egunean zehar jatekoa norberak berea eraman beharko du. Bertatik, kranpoiak eta pioletak eramatea eskatu dute. Izena emateko, oargimendi@gmail.com helbidera idatzi edo 688 698 642 telefono zenbakira deitu behar da; azken eguna apirilak 11 da. Izena ematearekin batera, 20 euroko ordainketa aurreratua egin behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!