Joseba Lasa, gastronomiaren talentu gazteen artean

Ataria 2022ko apirilaren 5a

Bigarrenez kaleratu du Basque Culinary Center-ek Gastronomiaren 100 talentu gazteak zerrenda, eta Gipuzkoako 13 pertsona aukeratu dituzte.

Gastronomiaren 100 talentu gazteak aurkeztu ditu beste behin Basque Culinary Center-ek. 100 pertsonaz osaturiko zerrendan, hamahiruk Gipuzkoan egiten dute lan, eta tartean bada Tolosaldekorik ere: Tolosako Isastegi sagardotegiko Joseba Lasa.

2020an aurkeztu zuen lehen aldiz Basque Culinary Center-ek Gastronomiaren 100 talentu gazteak ekimena. Atzo egin zuten ekitaldian bigarren zerrenda eman zuen jakitera. Ekimenak gastronomiaren arloan berrikuntzan eta ekintzailetzan dabiltzan estatu mailako gazteak errekonozitzea du helburu.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!