Zibersegurtasunaren inguruko jardunaldi berriak Emari Coworking espazioan

Ataria 2022ko api. 4a, 14:37

Ostegunean izango da lehena, 9:30ean hasita, Oriaburu eraikineko beheko solairuan; enpresei zuzenduta egongo da, eta parte hartzea doakoa bada ere, aurrez eman behar da izena.

Tolosako Udalak inguruko ekintzaileen eta enpresen lehiakortasuna garatzen laguntzeko baliagarriak izan daitezkeen saioak antolatzen ditu Oriaburu eraikinean, hiri ekonomiaren eta ekintzailetasunaren erreferentziazko espazioan. Duela astebete, II. Ekin Ekintzailetza Jardunaldien baitan, ekintzaileei bideratutako hitzaldiak egin ziren Emari Coworking gunean, ekintzaileen arteko harremanak sustatzeko eta ekintzaile berriei gidaritza emateko helburuarekin. Ostegunean, berriz, zibersegurtasunaren inguruko aurtengo lehen jardunaldia egingo dute gune berean. 2021ean bi jardunaldi egin ziren Emarin zibersegurtasunaren alorrean, eta aurten lanketa horri jarraipena ematea da asmoa.

Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroko kideek eskainiko dute jardunaldia, 9:30eatik 10:30eara. Parte hartzea doakoa da eta izena emateko mezu bat bidali behar da enplegua@tolosa.eus helbidera. Jardunaldia enpresei zuzenduta dago bereziki, inguruko enpresei zibersegurtasunaren alorra indartzen laguntzea baitu helburu, haien lehiakortasuna bultzatzeko. OT sareen segmentazioan funtsezkoak diren kontzeptuak aurkeztu eta funtsezko merkatu-tresnak aipatuko dira; solasaldirako tartea ere egongo da, parte hartzen duten enpresetako kideen artean esperientziak eta erronkak partekatzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!