Aste Santuko kontzertua eskainiko du Hodeiertz abesbatzak

Ataria 2022ko martxoaren 31

Arimaz Kamera Orkestrarekin eta Oroith Abesbatzarekin batera izango da, apirilaren 9an, Tolosako San Frantzisko elizan.

Hodeiertz abesbatza eta Arimaz orkestra elkarrekin ariko dira hurrengo larunbatean, apirilaren 9an, Tolosako San Frantziskon, 20:15ean hasita eskainiko duten kontzertuan. Bertan, Gorritiren Miserere meza kantatuko dute, eta baita bere Christus factus est pieza eta Hilarion Eslavaren 2. Salvea ere. Beraiekin batera, gainera, Ordiziako Oroith abesbatza ere ariko da. Gorritiren Miserere hori da, hain justu, Tolosan gehien entzun dena, bai Santa Maria parrokiako elizkizunetan, bai eta kontzerturako bertsioan ere.

Hodeiertz abesbatzako zuzendari Enrike Azurzak zuzenduko du emanaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!