AULKITIK

Amaierara arte borrokatuko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Irati Aldalur 2022ko martxoaren 31

Pasa den asteburuan Osasuna genuen zuzeneko aurkari. Bagenekien ez zela partida erraza izango; irabaziz gero, igoera txartela lortuko zuten aurkariek.

Lehen zatia 0-0 amaitu zen, bi taldeek gola egiteko aukera garbirik izan gabe. Aldiz, bigarren zatian, Osasunaren golak markagailua aldatu zuen, nahiz eta baloiak lerro osoa zeharkatu ote zuen zalantzak izan oraindik. Gainera, markagailua berdintzeko abagunea ere izan genuen, Zuriñek jaurtitako baloia sarean sartu baitzen, baina epaileak beste behin jokoz kanpo adierazi zuen, golari balioa kenduz. Tamalez, hiru puntuak ez ziren etxean geratu. Hala ere, taldeak azken minutura arte eginiko ahaleginarekin geratuko gara.

Gure aldetik, Osasuna zoriondu nahi dugu, egin duen denboraldiagatik. Orain, igandean Zubietan dugun partida dugu helburu. Taldeak benetan dakiena erakusten badu, ez dut zalantzarik hiru puntuak Tolosara ekarriko ditugula. Aupa neskak!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!