Julen Azkuek irabazi du Donostia-Hondarribia Talaia Bidea lasterketa

Ataria 2022ko martxoaren 28a

Fortuna Kirol Elkarteak antolatuta, atzo egin zen mendi lasterketaren hamargarren edizioa. Laiane Arrospide tolosarra hirugarren izan zen.

Donostian hasi eta Hondarribian bukatzen da ibilbidea, guztira 30,8 kilometrokoa eta 1.300 metroko goranzko desnibelarekin. Gizonezkoetan Julen Azkue tolosarrak 2.17.56ko denbora behar izan zuen proba bukatzeko; bigarren Martin Diez segurarra izan zen (2.20.02) eta hirugarren Chakib Lachgar errenteriarra helmugaratu zen (2.20.13).

Emakumezkoetan, Laiane Arrospidek 3.02.19ko denbora egin zuen podiumera igotzeko, eta bere aurretik oso tarte laburrean sartu ziren lehen bi sailkatuak: Saioa Arkonada oñatiarra (2.56.56) eta Lurdes Oiartzabal lezoarra (2.57.17).

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!