Tolosako Udal Musika Bandaren Udaberriko Kontzertua, larunbatean

Ataria 2022ko martxoaren 22a

Udaberrian sartu berritan, kontzertua eskainiko du Tolosako Udal Musika Bandak, 19:00etan, Zerkausian.

Enrike Arostegi Eguzkitzaren zuzendaritzapean, zazpi kantuko egitaraua eskainiko du bandak, Udaberriko kontzertu honetan. Tartean, bi estreinaldi izango dira: Iñaki Ayerbek Alcoyano txarangaren 75. urteurrenaren harira sortutako habanera, eta Joaquin Ortega Canario musikari hernaniarrak idatzitako De Canarias a Valtierra jota. Otsailean zendutako Tomas Aragüesen kantu bat ere joko du bandak, konposatzailearen omenez.


Hona hemen udaberriko kontzertuaren egitaraua:

  • Arsenal (Jan Van der Roost)
  • Rapsodia Vasca (Vicente Beobide Udakiola)
  • Txaranera Alcoyano (Iñaki Ayerbe)
  • Gure Giroa (Tomás Aragües)
  • De Canarias a Valtierra (Joaquin Ortega ‘Canario’)
  • The Blues Factory (Jacob de Haan)
  • Homenaje a México (Agustin Diez Guerrero)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!