Oargi Mendi Elkartearekin, Pirinioetara

Ataria 2022ko martxoaren 22a

Apirilaren 1etik 3ra bitarte mendi irteera antolatu du Oargi Mendi Elkarteak, Pirinioetara; Garmo Negro eta Bacias mendietara igoko dira.

Ostiral arratsaldean abiatuko dira Tolosatik eta Casa de piedra aterpean egingo dute lo; larunbatean ere bertan igaroko dute gaua. Larunbateko gosaria eta afaria zein igandeko gosaria prezioaren barruan sartzen dira; ostiraleko afaria norberak eraman behar du. Larunbatean, Garmo Negro mendira (3.066 metro) igoko dira; igandean, berriz, bacias (2.760 metro). Bi egunetako ibilaldiak 7-8 ordu ingurukoak izango direla aurreratu dute elkartetik.

Eraman beharreko materialari dagokionez, kranpoiak eta pioleta eramatea aholkatu dute. "Erraketak eraman edo ez aurrerago zehaztuko dugu, elurraren arabera. Mendiko eskiekin igotzeko aukera ere egongo da". Aterperako, berriz, lo zakua eraman behar da. Izena emateko orduan 20 euroko fidantza jarri behar da, oargimendi@gmail.com helbide elektronikora idatziz edo 688 698 642 telefono zenbakira deituz. Izena emateko azken eguna astelehena (martxoak 28) da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!