Irati Lakunzak urrezko bost domina lortu ditu

Ataria 2022ko martxoaren 17a

Irati Lakunza, podiumean, erdian.

Igarondo Urpekoak taldeko Irati Lakunza tolosarrak urrezko bost domina lortu zituen Erkidegoen Arteko Espainiako Txapelketan.

Euskadiko selekzioarekin egin zuen igeri Lakunzak Elxen, eta bost domina lortzea «izugarrizko emaitza» bada ere, 400 metro murgilaldiko proban egin zuen denborak, 3.02,94, munduko igerilari onenen sailkapenean jartzen du Lakunza. Udaran Kolonbian egingo den Munduko Txapelketan emaitza paregabeak lortzeko hautagaien artean dago. Beste lau dominak 200 metro ur gainekoan, 100 metro murgilaldian, eta 4x200 metro eta 4x100 metro ur gainekoan lortu ditu.

Igarondo Urpekoak klubetik ere Jon Espina zoriondu dute, «bai Euskadiko selekzioko entrenatzaile bezala joan delako eta baita Iratiren emaitzetan zerikusi handia duelako ere».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!