16 jarduera, parekidetasunaren alde urratsak ematen jarraitzeko

Josu Artutxa Dorronsoro 2022ko mar. 16a, 19:59

Asteazkenean emango zaio hasiera Tolosako Jabetze Eskolaren udaberriko egitarauari eta ekainaren 14an izango da azken saioa; 'Guretzako' gunea ere egongo da aurten.

Tolosako Udaleko Berdintasun Sailak gogotsu ekingo dio urtaro berriari, prest baitu Jabetze Eskolaren udaberriko egitaraua. Mota guztietako hamasei jarduera antolatu ditu, horietako batzuk, kultura sailarekin eta herriko zenbait talde eta eragilerekin elkarlanean. Tartean, Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun Sailak bost saio antolatu ditu, Guretzako gunean (jatorri anitzeko emakumeentzako gunean) garatzeko.

Askotariko gaiak eta parekidetasuna lantzeko tresna berrien aukera zabala biltzen ditu egitarauak: liburuen aurkezpenak, horien inguruko solasaldiak, emozioak lantzeko ikastaroak, osasuna zaintzeko ekintzak, arte tailerrak eta haurtzaroko sexu-indarkeriaren inguruko saioak dira horietako batzuk. Horietan guztietan, ikuspegi, esperientzia, gogoeta eta erronka berriak landuko dira, zenbait alorretan emakumeen eta gizonen berdintasuna lortu ahal izateko lanean jarraitzeko.

Martxoaren 23an emango zaio hasiera lehen jarduerari, eta ekainaren 14an izango da azken saioa. Guztiak ere, aurrez aurrekoak izango dira. Beharrezko edukierak eta osasun eta segurtasun neurriak mantenduko dira, eta osasun egoeraren arabera, saio batzuk modu birtualean egiteko aukera egongo litzateke. Jardueraren batean parte hartzeko interesa duten emakumeek aurrez eman behar dute izena, Tolosakoudala.org/berdintasuna webgunean.

Izena eman ondoren, kultur etxean ordaindu daiteke matrikula, kreditu txartela erabiliz, ordutegi honetan: 10:00etatik 13:00etara edota 16:00etatik 20:00etara. Zalantzarik izanez gero edo laguntza behar izanez gero, berdintasuna@tolosa.eus helbidera mezu bat bidali edo 943 670 383 telefono zenbakira deitu behar dute herritarrek. Guretzako gunearekin harremanetan jartzeko, migrazioa@tolosaldea.eus helbidera mezua idatzi edo 646 057 080 telefono zenbakira deitu behar dute.

TOLOSAKO JABETZE ESKOLAREN UDABERRIKO EGITARAUA:

Martxoak 23

18:00-20:00. Anna Freixas idazlearen Yo Vieja liburuaren aurkezpena eta solasaldia, Mertxe Tranchek gidatuta, gaztelaniaz, kultur etxean.

Martxoak 28 - Maiatzak 30

15:30-17:30. Emakumeen erresilientzia-bideak eraikitzen tailerra, Pepa Bojoren eskutik, gaztelaniaz, kultur etxean. Matrikula: 10 euro. Astelehenetan izango dira saioak; guztira, zortzi.

Martxoak 29 - Maiatzak 3

15:30-17:30. Gorputz-kontzientzia gure osasunerako eta autozainketarako tailerra, Kontxi Lopezen eskutik, gaztelaniaz, kultur etxean. Matrikula: 5 euro. Astearteetan izango dira saioak; guztira, lau.

Martxoak 29 - Maiatzak 24

18:00-20:00. Sormena eta aldarrikapenak xilografia tailerra (linoleo gainean), Oihana Ugarteren eskutik, euskaraz, kultur etxean. Matrikula: 10 euro. Astearteetan izango dira saioak; guztira, zazpi.

Martxoak 30 - Ekainak 1

18:00-20:00. Argazkilaritza dokumentala begirada feministetatik ikastaroa, Ura Iturralderen eskutik, euskaraz, kultur etxean. Matrikula: 10 euro. Asteazkenetan izango dira saioak; guztira, zortzi.

Martxoak 31 - Maiatzak 26

18:00-20:00. Euskal emakume idazleen irakurketa feminista taldea, Beatriz Rubiok gidatuta, euskaraz, Udal Liburutegian. Matrikula: 5 euro. Ostegunetan izango dira saioak; guztira, hiru.

Apirilak 5 - Ekainak 14

18:30-20:30. Batukada feminista tailerra, Ainara Sarasketak gidatuta, euskaraz, Laskorain Ikastolan (Usabal). Matrikula: 10 euro. Astearteetan izango dira saioak; guztira, sei. Tailerra borobiltzeko kalera irtengo dira azken saioa eta gero.

Apirilak 13 - Ekainak 1

18:00-20:00. Munduko emakumeen literatura taldea, Mertxe Tranchek gidatuta, gaztelaniaz, Udal Liburutegian. Matrikula: 5 euro. Asteazkenetan izango dira saioak; guztira, hiru.

Apirilak 27 eta maiatzak 4

10:00-11:30. Gorputz kontzientziatik mugimendu askera tailerra, Maider Oiartzabalen eskutik, euskaraz, kultur etxean. Matrikula: doan.

Apirilak 28 - Maiatzak 26

18:00-20:00. Hurbilketa politikoa haurtzaroko sexu-abusuetara prestakuntza, Susanna Minguellen eskutik, gaztelaniaz, kultur etxean. Matrikula: 10 euro. Ostegunetan izango dira saioak; guztira, bost.

Maiatzak 4 - Ekainak 1

15:30-17:30. Emakume margolariak itzalean: piztu ditzagun argiak! ikastaroa, Leire Markinezen eskutik, euskaraz, kultur etxean. Matrikula: 5 euro. Asteazkenetan izango dira saioak; guztira, bost.

Guretzako gunea

Apirilak 25

18:00-19:15. Munduko emakumeak narrazio musikatua, Ameli eta Xirrikituen jostunek taldearen eskutik, euskaraz, kultur etxean. Matrikula: doan (aurrez eman behar da izena).

Maiatzak 6

17:00-19:00. Nik ere baditut ikasketak. Nola homologatu? orientazio saioa, Katia Reimbergen eskutik, gaztelaniaz, kultur etxean. Matrikula: doan.

Maiatzak 7

9:00-12:30. Xaboi naturalak egiten ikasteko tailerra, Bidatz Sasiainen eskutik, elebitan, Ereite Elkartean (San Esteban auzoa, 20). Matrikula: doan.

Ekainak 3

17:00-19:00. Ikasi zaintzeko saioa, Soraya Ronquilloren eskutik, gaztelaniaz, kultur etxean. Matrikula: doan.

Ekainak 4 eta 11

9:00-12:30. Sendabelarren tailerra, Bidatz Sasiainen eskutik, elebitan, Ereite Elkartean. Matrikula: doan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!