Tolosa&Co merkatarien elkarteak antolatuta Braderie azoka izan da egun osoan Tolosako kaleetan. Dendariek euren produktuak kalera atera dituzte prezio baxuagoetan, eta herritarrek aukera aprobetxatu dute erosketak egiteko. Horrekin batera, giroa alaitzen musika, buruhandi eta erraldoiak nahiz txu-txu trena izan dira.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?