Koronabirusa

Astelehenetik aurrera anbulatorioan jarriko dituzte txertoak

Ataria 2022ko martxoaren 11

Emakumeen Etxetik berriro ere anbulatoriora aldatu dute txertatzeko gunea.

Tolosako Udaletik esan dutenez, astelehenetik, hilaren 14tik aurrera, COVID-19aren aurkako txertoak anbulatorioan jarriko dituzte. Beraz, Emakumeen Etxea ez da aurrerantzean txertaketa gune gisa erabiliko.

Pasa den urteko abenduaren 11n ezarri zuten Rondilla kalean kokatuta dagoen eraikina txertaketa gune moduan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!