'Kukubiku kantak' lana aurkeztuko dute bihar

Ataria 2022ko martxoaren 11

Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatuta, 150 haur baino gehiagok eskainiko dute kontzertua, San Frantzisko elizan, 20:00etan.

Kukubiku Kantak I lana aurkeztuko dute bihar, Tolosako San Frantzisko elizan, 20:00etan hasita. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak haur abesbatzekin sorturiko lana da, eta esan dutenez, euskal kantu zaharren 20 moldaketa berri jasotzen ditu. Bada, biharko kontzertuan lana aurkeztuko dute, eta liburuaren aurkezpena ere egingo dute.
 
Andoaingo Musika Eskolako Abesbatza, Arrasateko Goikobalu Txiki Abesbatza, Bergarako Musika Eskolako Abesbatza, Donostiako Ekoik Abesbatza, Hernani Musika Eskolako Abesbatza, Ordiziako Oroith Txiki Abesbatza eta Soraluzeko Haur Abesbatza dira lan honetan parte hartu dutenak, eta bihar, San Frantzisko elizan bertako gaztetxoak ariko dira kantuan.
 
Hain justu, 150 haur baina gehiagok hartuko dute parte, eta guztien zuzendari lanetan,  Junkal Guerrero, Katrin Iturralde, eta David Azurza ariko dira. Pianoan, berriz, Amaia Aldalur izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!