OLERKIA

Ez ikustea nahiago

Erabiltzailearen aurpegia Carmen eta Silvia Mateo 2022ko martxoaren 11

Olerkia: Silvia Mateo.

Akuarela: Carmen Mateo.

Pertsona batzuek badute

gu berpizteko ahalmena

grina, indarra, sormena

baitituzte haien bertute



bizipen txuri beltzak

janzten dituzte kolorez

adorez bizitza eraikiz

oinazearen magalean;

borobilagoak dira ertzak

barne mundu askean

lurralde guztietan

ikur bihurtzen dira

eta beste hainbaten

eredu diren harira:

zenbat Kahlo, zenbat Frida

aukera berriei begira…

milaka edo milioika,

mundu osoan borborka

hara guztion erronka:

aska daitezela sokak,

berdindu denen ahotsak;

eman ditugun urratsak

oso dira aberatsak

baina ez dira nahikoak

lanean jarrai dezagun

gauzak aldatzeko, lagun

ea noizbait lortzen dugun

eredu ditugun horiek

IKUSI NAHIko luketen

mundu bat eraiki, zeren

oraindik, han eta hemen,

gaur egungo bazter asko

ez ikustea nahiago.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!