M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2022

Pandemiak emakumeengan izan dituen ondorioez hausnartu dute artistek

Ataria 2022ko martxoaren 8a

Emakumea eta pandemia 1 1646744007221
Emakumea eta pandemia 2 1646744008116
Emakumea eta pandemia 3 1646744008745
Emakumea eta pandemia 4 1646744009266
Emakumea eta pandemia 5 1646744009939
Emakumea eta pandemia 6 1646744010617
Emakumea eta pandemia 7 1646744011534
Emakumea eta pandemia 8 1646744012374
Emakumea eta pandemia 9 1646744013539
Emakumea eta pandemia 10 1646744014717
Emakumea eta pandemia 11 1646744015879
Emakumea eta pandemia 12 1646744017027
Emakumea eta pandemia 13 1646744017961
Emakumea eta pandemia 14 1646744018580
Emakumea eta pandemia 15 1646744019255
Emakumea eta pandemia 16 1646744020454
Emakumea eta pandemia 17 1646744021266
Emakumea eta pandemia 18 1646744021919
Emakumea eta pandemia 19 1646744022517
Emakumea eta pandemia 20 1646744023177
Emakumea eta pandemia 21 1646744023731
Emakumea eta pandemia 22 1646744024451
Emakumea eta pandemia 23 1646744024979
Emakumea eta pandemia 24 1646744025615
Emakumea eta pandemia 25 1646744026254
Emakumea eta pandemia 26 1646744027237
Emakumea eta pandemia 27 1646744028105
Emakumea eta pandemia 28 1646744028664
Emakumea eta pandemia 29 1646744029207
Emakumea eta pandemia 30 1646744029813
Emakumea eta pandemia 31 1646744030422
Emakumea eta pandemia 32 1646744031062
Emakumea eta pandemia 33 1646744031767
Emakumea eta pandemia 34 1646744032577
Emakumea eta pandemia 35 1646744033125
Emakumea eta pandemia 36 1646744033965
Emakumea eta pandemia 37 1646744034728
Emakumea eta pandemia 38 1646744035311
Emakumea eta pandemia 40 1646744036445
Emakumea eta pandemia 41 1646744036970
Emakumea eta pandemia 42 1646744037687
Emakumea eta pandemia 43 1646744038507
Emakumea eta pandemia 44 1646744039460
Emakumea eta pandemia 45 1646744040115
Emakumea eta pandemia 46 1646744040979
Emakumea eta pandemia 47 1646744041917
Emakumea eta pandemia 48 1646744042771
Emakumea eta pandemia 49 1646744043465
Emakumea eta pandemia 50 1646744043971
Emakumea eta pandemia 51 1646744044569
Emakumea eta pandemia 52 1646744045363
Emakumea eta pandemia 53 1646744046013
Emakumea eta pandemia 54 1646744046631
Emakumea eta pandemia 55 1646744047301
Emakumea eta pandemia 56 1646744047905
Emakumea eta pandemia 57 1646744048492
Emakumea eta pandemia 58 1646744049091
Emakumea eta pandemia 59 1646744049736
Emakumea eta pandemia 60 1646744050590
Emakumea eta pandemia 61 1646744051317

Tolosako Aranburu Jauregian egongo da erakusketa ikusgai apirilaren 23ra arte. Ia 60 artisten lanak bildu dituzte Enpoderarte emakume artisten nazioarteko elkarteko kideek; tartean eskualdeko artisten lanak ikus daitezke.

Empoderarte emakume artisten nazioarteko elkarteak erakusketa inauguratu du martxoaren 8an Tolosako Aranburu Jauregian. 60 artisten lanak bildu dituzte bertan eta erakusketa apirilaren 23ra arte izango da ikusgai. Emakumea eta pandemia izenburua jarri diote mostrari eta bertan COVID-19aren pandemiak utzi dituen ondorioez hausnartu dute artistek. Erakusketaren komisarioek adierazi dutenez, "pandemiak sorrarazitakoak emakumeok jasaten ditugun berdintasun faltak areagotu ditu".

Sara Beiztegi, Empoderarte elkarteko lehendakariak azaldu duenez, artea eta aktibismoa uztartzen dituzte taldean biltzen diren artistek. "Emakume artisten ikusgaitasuna, gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko borroka eta indarkeria matxistaren kontrakoa uztartzen ditugu gure lanetan". Aldarrikapenerako baliatzen dituzte urtero antolatzen dituzten erakusketak, eta besteak beste, aurreko urteetan, lapurtutako haurren auzia, inmigrazioari buruzko problematika, prostituzioarena edo sorginen gaia aipatu izan dituzte.

Oraingo honetan aktualitate handiko gai bati heldu diotela aipatu du Beiztegik: "Zaintza erdigunean jartzeko beharra aldarrikatzen dugu eta gure egiten dugu mugimendu feministaren aldarri nagusienetako bat. Gizarte bezala zaintza lanak ikusarazi egin behar ditugu, baloratu eta elkarren artean banatu. Gizarte zibilaren eta estatuaren arteko akordio bat behar da zaintzari dagokionez".

Beiztegirekin batera, Pepa Santamaria, Estefania Ocampos eta Miren Atxagak eraman dute erakusketaren komisariotza. Atxagak erakusketaren inaugurazioan nabarmendu du gizarteko sektore zaurgarrienek gehiago jasan dutela pandemiaren eragin sozial eta ekonomikoa. "Eremu formalean zaintza lana egiten duten langileen %70 emakumeak dira. Baina zaintza informalean ere badaude datuak. Krisi honetan, astean emakumezkoek gizonezkoek baino 16 ordu gehiago egin ditugula lan diote estatistika batzuek. Rolen desoreka handia dago eta zaintza arloan gure presentzia handia bada ere, gero OME bezalako erakundeetan %20a baino ez dira emakumezkoak".

Indarkeria matxistaren aurkako datuak ere eman dituzte erakusketaren antolatzaileek. Esan dutenez, itxialdiak iraun zuen 15 egunetan, 4.042 dei jaso zituzten 016an. "Icebergaren muturra baino ez da hori", esan du Beiztegik. "Egoerak zekarren zaurgarritasunarekin batera, alkoholaren eta pornoaren kontsumoa handitzearekin batera, aparra bezala igo ziren garai horretan eraso sexual, psikologiko eta fisikoak", gainera du Atxagak.

Askotariko lanak ikusgai

Emakumeak eta pandemia erakusketaren antolatzaileek nabarmendu dutenez, erakusketa kontzeptuala da egunotan Aranburu Jauregian ikusgai izango dena. "Lan bakoitzak bere azalpena dakar. Ez dira obra figuratiboak eta ez dira atseginak izateko sortu. Ikuslea hunkitu nahi dute eta egungo jendartea auzitan jarri nahi dute", azaldu du Beiztegik.

Ia 60 artisten lanak ikusi daitezke erakusketan: eskulturak, pinturak, instalazioak, argazkiak... Empoderarte elkarteak erakusketan parte hartzera gonbidatu ditu eskualdeko hainbat artista. Euren lanak ikusgai jarri dituzten Tolosaldeko artisten artean daude, Arantxa Orbegozo, Arantza Munita, Elena Arrese, Idoia Elosegi, Leire Markinez, Miren Gonzalez Goikoetxea, Nerea Linazasoro, Nisa Goiburu, Tytti Thusberg eta Ura Iturralde.

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean inauguratu dute erakusketa, eta hemendik aurrera lau bisita gidatu egingo dituzte. Martxoaren 11n eta 17an, 11:00etatik 12:00etara ikasleentzako bisita gidatua izango dira, eta martxoaren 17an eta apirilaren 12an, 19:00etan egingo dituzte gainerako herritarrentzat bisitak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!