Larrañaga eta Vicente arteko apustua, apirilaren 2rako

Ataria 2022ko otsailaren 23a

Iker Vicentek eta Mikel Larrañagak Tolosako Kantabriko tabernan adostu zuten apustua. IBON ERRAZU

Mikel Larrañaga azpeitiarrak eta Iker Vicente otsagabiarrak apustua jokatzea adostu zuten joan zen urtarrilean, baina orduan ez zuten adostu kirol probaren data zehatza.

Orain gutxi jakinarazi dute apirilaren 2a, larunbata, izango dela lehiaren eguna. Tolosako zezen plazan jokatuko dute erronka, 18:30ean hasita. 1998az geroztik, txapeldun baten eta txapeldunorde baten artean jokatzen den lehen aizkora apustua izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!