Kiroldegiko langileek protesta egin dute

Ataria 2022ko ots. 23a, 19:49

Tolosan gaur, osoko bilkura egingo dute eta bertan eztabaidatuko dute udal kirol instalazioen kudeaketa integralerako zerbitzuen emakida kontratua esleitzea. Horren aurrean protesta egin dute langileek ELAk deituta.

ELA sindikatuak esan du pleguetan eta Tolosako Udaleko webgunean argitaratu den txostenetan ikusi ahal izan duenez, ez direla bermatutako langileen zenbait lan baldintza. Horien artean aipatu dute ez dela garbi gelditzen kiroldegiko kontratazio berriei ere aplikatuko ote zaien Usabalgo hitzarmena; B gutun-azalaren balorazio-txostenean BPX enpresak 1.600 orduko lanaldia proposatzen duela, "jakinik Usabal kiroldegiko lan hitzarmenak 1.592 orduko urteko lanaldia ezartzen duela"; balorazio txosten berdinean mantenu eta garbikuntzako langileen lanaldi murrizketak  jasotzen direla; eta balorazioan plegu teknikoaren 3.1 atalean ezarritakoaren azpitik dagoen plan bat dela.

Hori guztia kontuan hartuta elkarretaratzean parte hartu duten langileek udalari eskatu diote kiroldegiko langileen lan baldintzak bermatzea, baita gaur egungo langileenak eta kontratazio berrienak ere. Egoera irauli ahal izateko sinatuko den adjudikazio kontratuan langileen baldintzak bermatuko dituen klausulak gehitzea eskatu dute, eta zerbitzu publikoa denez udalaren kontrol eta jarraipen eraginkor bat ematea. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!