Zaleen berotasuna jaso du Bengoetxea VI.ak Beotibarren

Imanol Garcia Landa 2022ko otsailaren 21a

Bere profesional ibilbideko azken partida jokatu du Oinatz Bengoetxeak Tolosako Beotibar pilotalekuan. Zaleek txalo ugari eskaini dizkiote pilotari leitzarrari.

Unerik hunkigarriena Bengoetxea VI.aren azken sakean izan da. Jendea harmailetan zutik jarri da, txalo eginez eta pilotariari animoak emanez. Leitzarrak partida irabazi egin du 17-22, atzelari Zabaleta zuela eta aurkari Altuna III.a eta Mariezkurrena II.a. Maila handiko partida izan da, eta lau pilotariak oso ondo aritu dira. Partida eta gero Udaberri dantza taldeko kide batek aurreskua dantzatu dio, eta Tolosako Udalaren oroigarria eta Tolosa pilota elkartearen oparia jaso ditu. Agurra bukatzeko, Bengoetxea VI.ak Beotibarko azken txalo zaparrada jaso du, eta berak ere txalo egin die harmailetan zeudenei, jasotako berotasuna eskertuz.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!