Oinatz Bengoetxearen agurra, Ataria Irratian zuzenean

Ataria 2022ko otsailaren 21a

Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatuko du leitzarrak gaur arratsaldean. Ataria Irratiak zuzenean eskainiko du agurreko partida, 17:15etik aurrera. Bengoetxea VI.ak Zabaletarekin jokatuko du. Aurkariak Altuna III-Mariezkurrena II izango dira.

Ataria Irratia online entzuteko, egin klik hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!