Tolosako 824 gaztek 'Don’t be dummy' bide-heziketa tailerra jasoko dute

Ataria 2022ko otsailaren 18a

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak antolatzen duten 'Don’t be dummy – Zuk ez duzu ordezkorik' ekitaldi ibiltaria Tolosan izango da, asteartean.

Bide-hezkuntzako programa lantzen duen ekitaldi ibiltari honek trafiko-istripuak ekiditea du helburu eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxeetako gazteei zuzenduta dago. Jaurlaritzaren kanpaina honetan, 15 eta 19 urte bitarteko gazteek hartzen dute parte; aurten, 824 ikasle izango dira. Astearteko saioa 11:00etan hasiko da, Leidor aretoan.

Ekitaldian hiru lagunen zuzeneko testigantzak entzuteko aukera egongo da: Xabier Zilbeti Ibarrako udaltzainburua, Mikel Zubeldia Tolosako parkeko suhiltzailea eta bizkarrezur-muineko lesioa duen neska batek hartuko dute parte.

Bestalde, ekitaldian zehar testigantza gehiagoren bideoak ikusteko aukera egongo da: larrialdietan lan egiten duen medikua, trafiko-istripuek utzitako biktimak… Lehenengo pertsonan kontatutako testigantza horien bitartez gazteen barnea mugitzea lortzen da; bizipen horiek oso hunkigarriak izaten dira eta gazteengan inpaktu handia edukitzen dute.

Orain arte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 56 udalerritan burutu dituzte saioak, eta dagoeneko 134 saio egin dituzte, eta horietan 161 ikastetxek hartu dute parte. Orotara, 30.000 ikusletik gora eduki ditu Don’t be Dummy programak eta 87 lekuko ausartu dira beraien esperientzia pertsonala kontatzera. Interesa duenak, hemen lortu dezake informazioa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!