Gomazko paletako banakako lehendabiziko finalak, bihar, Tolosan

Ataria 2022ko otsailaren 18a

Buruz buru zazpiaren barruan aritu dira jokatzen Gipuzkoako Txapelketan. 19:15ean hasita, nagusien 2. eta 1. mailako finalak izango dira ikusgai, Beotibarren. Eskualdeko pilotariak izango dira 1. mailako mailan.

Gomazko paletako banakako lehendabiziko finalak izango dira ikusgai, bihar, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Buruz buru zazpiaren barruan aritu dira jokatzen eta, hain zuzen ere, bihar bukatuko da txapelketa, Tolosan antolatutako finalekin. 19:15ean hasiko da jaialdia: lehenik, Orio klubeko bi pilotarik nagusien 2. mailako finala jokatuko dute; eta ondoren, Tolosako eta Behar Zanako ordezkari bana lehiatuko dira, 1. mailakoan.

Hauxe aurreikusitako jaialdia: otsailak 19, larunbata, 19:15ean, Tolosako Beotibar frontoian

1. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 2. maila: Orio (Iban Aldalur) / Orio (Aritz Lertxundi)

2. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 1. maila: Tolosa (Mikel Goitia) / Behar Zana (Aratz Luisa)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!