Partida garrantzitsua dute bihar eskubaloiko mutil jubenilek

Ataria 2022ko otsailaren 17a

Zarautz taldearen aurka jokatuko dute, eta klubetik deia egin diete zaleei Usabal kiroldegira joateko.

Mutil jubenil mailako Tolosa Eskubaloia taldeak aukerak ditu igoera faseko lehen bi postuetan sailkatzeko, baina horretarako beharrezkoa du bihar, ostirala, Zarautz taldearen aurka irabaztea. 20:15ean hasiko da, Usabal kiroldegian. Igoera fasean lau talde daude lehian eta lehen bi sailkatuek lauko finala jokatuko dute, beste multzotik lehen bi postuetan geratzen direnekin. Oraingoz Tolosa Eskubaloia hirugarren postuan dago, partida bat irabazi eta bi galduta.

Zarauzkoen aurkako partida irabaztea erronka zaila izango dela diote klubetik, eta horregatik eskatu dute zaleen animoak izatea Usabalen: "Zaleen oihuak eta indarra ezinbestekoak izango dira partida aurrera atera ahal izateko".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!