Irati Lakunzak hegats igeriketako Ordizia Sari Nagusia irabazi du

Ataria 2022ko otsailaren 16a

Igarondo Urpekoak taldeko igerilariak Ordiziako Sari Nagusian.

Igarondo Urpekoak taldeko hamabost igerilari lehiatu dira proban. Leire Pradosek kadete mailan irabazi du.

Ordiziako Sari Nagusia egin zen larunbatean, eta bertan estatu osoko igerilariek parte hartu zuten. Igarondo Urpekoak taldetik 15 igerilari busti ziren, emaitza ezin hobeak lortzeko. Senior mailan Irati Lakunzak sari nagusia irabazi zuen 200 metro ur gainekoan egin zuen markarekin. Horrez gain, 100 metro eskafandrako proba ere irabazi zuen.

Kadete mailan Leire Pradosek ezustekoa eman zuen 200 metro ur gainekoa irabaziz. Bestetik, arratsaldeko finaletara Unai Eraso 200 metro eta 400 metro ur gainekoan eta Gregorio Mancisidor 100 metro eskafandran iritsi ziren, seigarrengo postuak eginez. Garazi Goenagak bete zuen 4x100 metroko errelebo mistoa Lakunza, Mancisidor eta Erasorekin, eta 5. postua lortu zuten.

Haizea Izagirre, Nora Sarasola, Maite Gibelalde, Maddi Goenagak eta Araitz Auzmendik 200 metro ur gaineko proban parte hartu zuten. 50 metro ur gainekoan igerilari gazteenek parte hartu zuten: Aras Karakus, Maialen Goñi, Nerea Telleria eta Nora Kamiok.

Lakunzaren hurrengo erronka Egerreko (Hungaria) Munduko Kopa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!