Lan erreforma: nahikoa al da?

Asko hitz egin da lan erreformaz. Hainbat arrazoirengatik. Neurri batean, onartzerakoan sortutako hustuketagatik. Ez dut horretaz hitz egiteak merezi duenik honezkero. Bakoitzak jakingo du zer egin behar zuen.

Azkenean, «sustoa» barne, erreforma onartu da eta indarrean dago.

Hainbat alderditatik iradoki da, edo, behintzat, nik hala ulertu dut, erreforma honen balorazioa, positiboa edo negatiboa, Gobernuari ekimen honetan eusten zioten alderdien araberakoa zela. Eta ikuspuntu hau ez zait egokia iruditzen.

Araua dena da eta bere horretan baloratu beharko da, izan dituen babesak alde batera utzita. Eta hori, bereziki kontuan hartuta oreka politikoa, mugimendu taktikoak eta guztion kalkuluak askotan ezagutzen ez ditugunak, baina sumatzen ditugunak-.

Gobernu honen lan erreforma, beste behin ere, Errege Lege Dekretu baten bidez onartu da. Oso bide eztabaidagarria da beti, kontuan hartzen badugu Konstituzioak legeak egiteko modu hori «aparteko eta presazko beharrizana» duten kasuetarako baino ez duela jasotzen. Ez dirudi horrelako premiarik zegoenik, baldin eta haren negoziazioak eta onarpenak zenbat denbora behar izan duten kontuan hartzen badugu, emaitza Bruselari entregatzeko presa izan ezik. Eta, jakina, ez dut uste etorkizunean arazorik izango denik, Konstituzio Auzitegiaren doktrina laxoa ezagututa. Halere, beti da tristea garrantzi horretako arau bat Kongresuan sakon eztabaidatu gabe onartzea. Lege-proiektu gisa izapidetuz egin zitekeen hori, baina Gobernuak eragotzi egin du aukera hori, elkarrizketa sozialeko mahaiko ituna dela eta.

Arau honek, argi dago, alde onak eta txarrak ditu.

Alde on nagusia agerikoa da: bere abiapuntua da hiruko elkarrizketa sozialaren esparruan adostu izanak eta gizarte-eragileek sostengatu eta defendatzeak ematen dioten zilegitasuna. Baina, gainera, elkarrizketa sozialaren zilegitasunari gehiengo parlamentarioaren legitimitatea gehitu behar zaio: legitimitateak batu eta osatzea da kontua, ez kentzea edo bata bestearekin ordezkatzea.

Alde txarra ere nabarmena da: ez die erantzuten koalizio gobernurako PSOEren eta UPren arteko akordioan sortutako itxaropenei, ezta Diaz ministroaren eta Sanchez presidentearen hitzei ere. Horrela izan da ia azken unera arte: 2012ko lan erreforma indargabetu egingo zela agindu zen, inolako zalantzarik gabe.

Beno, eta behin lan erreforma onartuta, galdera da ea merezi izan duen, ea behar adinako garrantzia duen egoera iraultzeko, enpleguaren egonkortasunaren berme izateko eta lan merkatua eraldatzeko, arauak berak bere izenburuan dioen bezala.

 

Hemen dago gakoa. Egia da 1908an onartu zenetik Langileen Estatutua 50 bat aldiz aldatu dela eta ia beti eskubideen atzerakada izan dela. Azpimarratu behar da, beraz, eskubideak zabaldu dituen erreforma bakarra izan dela hau.



Hemen dago gakoa. Egia da 1908an onartu zenetik Langileen Estatutua 50 bat aldiz aldatu dela eta ia beti eskubideen atzerakada izan dela. Azpimarratu behar da, beraz, eskubideak zabaldu dituen erreforma bakarra izan dela hau.

Alderdi batzuk aipatzearren eta xehetasunetan sartu gabe, kontratazioa birformulatzen da, batez ere aldi baterakoa, kontratu horiek hitzartu ahal izateko kausalitate-eskakizunak indartuz; hitzarmen kolektiboen indarraldi ultraktibo mugagabea berreskuratzen da; kontratetan aplikatu beharreko hitzarmena enpresa kontratistaren jarduera-sektorekoa izango dela aurreikusten da; aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak zabaltzen dira eta RED mekanismo berria sortzen da, barne-malgutasuna errazteko asmoz eta kontratuak iraungi ez daitezen...

Baina, noski, erreformatu gabeko gaiak ere geratu dira. Eta hori da, segur aski, arau horri buruzko gaitzespenaren eta zalantzaren gakoetako bat. Harrigarria da kaleratzean inolako aldaketarik ez egitea, kontuan hartuta 2012ko erreformak eragin handia izan zuela arlo honetan. Eta kezkagarria da, baita ere, kontraten arloan haratago joan ez izana, espero zitekeen bezala.

Eta zer esan Euskal Herriko eta Kataluniako talde abertzaleen aldarrikapenei buruz! Bada, zentzuzkoa dela autonomia erkidegoen eremuko hitzarmen kolektiboak —Euskadin oso urriak, dena esan behar da Estatu mailakoen gainetik egotea, nahiz eta horrek guztiak borroka sindikal nabaria erakusten duen.

Hau da akordioak, itunak, konpromisoak duena: ez dela inoren % 100, eta ez duela alderdi bakar bat ere erabat asetzen. Baina alde guztiek irabazten dute edo, behintzat, inork ez du erabat galtzen.

Eta amaitzeko: gogoratu araua aldizkari ofizialean argitaratu den egunean jaio dela. Errealitatean nola jasotzen den ikusiko dugu, eta auzitegiek nola interpretatzen duten arau honen inguruan sortzen diren gatazkak konpontzea egokitzen zaienean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!