Leherketa bat izan da Iurreamendi auzoko etxebizitza batean

Ataria 2022ko otsailaren 10a

Iurreamendi auzoko 21. zenbakiko behe solairuko etxebizitza batean izan da leherketa. Ertzaintzako adituak begiratzen ari dira zein izan den leherketaren arrazoia.

Tolosako Udaltzaingotik azaldu dutenez, zauritu bat eraman dute Asuncion Klinikara, baina dirudienez aurki emango diote alta. Dagoeneko ezkaratzeko bizilagunek beraien etxebizitzetara sartu ahal izan dute.

Argazkiak: Tolosako Herri Babesa

Tolosako Herri Babesaren bideoa Twitterren:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!