Iurramendiko udal baratzeak esleitzeko zozketa otsailaren 14an egingo dute

Ataria 2022ko otsailaren 11

81 baratzeak esleituko dituzte, eta zozketa Tolosako Udalaren webgunean jarraitu ahalko da.

Tolosako Udalak Iurramendi egoitzaren aurrean dauden 81 udal baratzeak esleitzeko zozketa egingo du datorren astelehenean, otsailaren 14an. Zozketa udaletxeko batzar aretoan izango da, 18:30ean hasita.

Udaletik azaldu dutenez, COVID-19ak eragindako osasun egoerarengatik eta indarrean dauden edukierak kontuan izanda, zozketa ez da jendaurrean egingo eta streaming bidez jarraitu ahal izango da Tolosako Udalaren web orrian (Tolosa.eus). 

Baratzeak lau urtetan erabili ahal izango dira. 81 baratzeak esleitzeaz gain itxaron zerrenda ere osatuko dute. Zozketaren emaitzen berri udal webgunean emango dute, Ingurumen saileko atalean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!