Minbiziaren aurrean pairatzen diren desberdintasunak ikusgai izan dira Tolosan

Ataria 2022ko otsailaren 9a

Gaixoek minbiziaren aurrean bizi dituzten desberdintasunak ikusi ahal izan dira, ekimenak Tolosan egin duen geldialdiari esker.

Otsailaren 4an izan zen Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna, eta horren harira, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak Gipuzkoako herrietan zehar ibiliko den ekimena antolatu du.Hain justu, Minbiziaren Tour-a Tolosan izan da gaur goizean, eta elkarteko boluntarioek eta profesionalek minbiziak sortzen dituen desberdintasunak erakutsi dizkiete, Berdura plazara gerturatu diren herritarrei.

Lau panelez osatutako erakusketa da, eta gaixotasun honen munduko egunaren aurtengo kanpainaren leloa jorratzen du: Guztiok ez gara berdinak minbiziaren aurrean.

Panel horiek gaixoek minbiziaren aurrean bizi dituzten desberdintasunak erakusten dituzte, horietan txertatutako QR kode baten bidez ikus daitezkeen hiru bideoren bidez. Desberdintasun horiek paziente, osasun-langile eta Minbiziren Aurka Gipuzkoan elkarteko profesional baten bidez azaltzen dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!