Koronabirusa

Asuncionek ez du COVID ziurtagiria eskatuko ospitalera sartzeko

Ataria 2022ko otsailaren 9a

Asuncion ospitaleak esan du jada ez duela COVID ziurtagiria eskatuko eraikinera sartzeko. Dena den, maskara erabili behar dela, pertsonen arteko distantzia mantendu behar dela eta ospitaleratutakoak laguntzaile bakarrarekin joan ahal direla gogoratu du.

Asuncionek esan du pandemiaren bilakaera ikusita eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren azken erabakia aintzat hartuta, ez duela COVID ziurtagiria eskatuko ospitalera sartzeko. Maskara erabiltzen jarraitu beharko da, pertsonen arteko segurtasun distantzia mantendu, ospitaleratutakoak pertsona bakarrarekin joan ahal dira eta kontsulta dutenak bakarrik joan behar dira, adin txikikoak edo menpekotasunen bat duten pertsonak izan ezik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!