Elkarrekiko Laguntza Taldea hamabostean behin elkartuko da

Ataria 2022ko otsailaren 8a

Elkarrekiko Laguntza Taldearen hurrengo hitzordua hurrengo asteartean, hilaren 15ean, izango da, 19:00etan.

Alzheimerra edo beste dementziaren bat dutenen senideentzat Elkarrekiko Laguntza Taldea hamabostean behin elkartuko dela jakinarazi du Buru Bihotzez elkarteak. Plaza Berriko 4. zenbakiko lokalean bilduko dira, eta hurrengo hitzordua asteartea, hilaren 15a izango da, 19:00etan.

Bestalde, aurrez aurreko laguntza psikologiko zerbitzua hileko azken astearteetan eskainiko dute, aurrez hitzordua eskatuta, 688 760 927 zenbakian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!