Emozioen eta autoezagutzaren inguruko saioak

Ataria 2022ko otsailaren 8a

Tolosatzen Eskola Irekiaren barruan bost saio emango dituzte.

Tolosatzen Eskola Irekiaren barruan emozioen eta autoezagutzaren inguruko saioak egingo dituzte gaurtik aurrera.

Iazko Emozioen Gimnasioa lanketaren jarraipena izango da eta Bizitzeko konpetentziak lelopean egingo dituzte. Herritarrei arlo emozionala lantzeko tresnak emateko helburuz antolatu dituzte bost saio eta Txaro Etxeberria eta Pello Agirrezabal izango dira gidariak.

Saioak gaur, eta hilaren 16an eta 23an, eta martxoaren 9an eta 30ean izango dira, eta izena emateko Udala.tolosa.eus/eskolairekia webgunean eman behar da, gobernantza@tolosa.eus helbidera idatzita edo Tolosako Udalera deituta. Goizez gaztelaniazko saioak egingo dituzte eta arratsaldez euskaraz, guztiak kultur etxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!