2022/03/13 19:00

Kontzertua

Kontzertua
Topic, Tolosa

Don Inorrez musika-taldeak ‘Sastraka’ lana aurkeztuko du.

Sastraka beste hainbeste arlotan arituak diren lau lagunen lanaren emaitza da. Honen guztiaren sorreran Pello Lizarraldek Juan Ignacio Agorreta margolariari bidali zion testu bat dago; oinarri bera hartuta, handik gutxira, Imanol Ubeda musikariak hamabi kanta ondu zituen eta Imanol Rayo zinemagileak argazki bilduma.

Erein argitaletxeak argitaratuko du laster Sastraka disko-liburua eta egindako lan guztia jasotzen du: testua, margoak, diskoa, argazkiak eta argazki horiei laguntzeko sartutako soinuak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!