Begirada grafikoa

Tabu

Erabiltzailearen aurpegia Ibaikadak 2022ko otsailaren 5a

Polinesiako hitza da; «sakratua» esan nahi du. Badirudi Cook kapitainak sarrarazi zuela ingelesean, eta handik hedatu zela beste hizkuntzetara. Zenbait ekintza egitea, zenbait hitz esatea eta zenbait objektu erabiltzea debekatzen duen arau erlijiosoa da tabua. 

Horietan, magia moduko bat dago; norbaitek tabua hausten badu, indar ikusezinek zoritxarrak ekarriko dizkiote berari eta berarekin bizi direnei, eta batzuetan herri osoari ere bai. Erlijiotik sorturiko debekuak izan ohi dira beti: ez dago ukitzerik errituetan erabiltzen den irudi, kutun edo beste zerik; ez dago ukitzerik erlijio-gizonik; ez dago errege nahiz azti edo apaizik hiltzerik; gainera, objektu edo animalia tabuaren izenik ere ez da esan behar; esanez gero, deitu egiten zaiola uste baita. Tabu den hitzaren ordezko denari noa esaten zaio polinesieraz. Euskaltzaindia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!