Katalanez eta galegoz idatzitako liburuak maileguan eskatzeko aukera, Tolosako Udal Liburutegian

Ataria 2022ko otsailaren 1a

Palafrugelleko Liburutegiarekin eta A Coruñako Durán Loriga Liburutegiarekin duen hitzarmenari esker, katalanez eta galegoz idatzitako liburuak maileguan eskatu ditzakete herritarrek.

0-16 urte bitarteko haur eta gazteentzako katalanezko liburu sorta iraunkorra dago Tolosako Haur Liburutegian, urtean hainbat aldiz berritzen dena. Haur eta gazteentzako liburuez gain, helduentzako eleberri zehatzak ere eskatu daitezke katalanez eta galegoz, eta liburutegien arteko maileguen bidez ekarriko lirateke Tolosara. Norbaitek interesa izango balu, liburutegiko langileei jakinaraztearekin nahikoa izango litzateke. Maileguen epea eta kopurua gainontzeko liburuen berdina da.

Astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara dago zabalik Tolosako Haur Liburutegia, Errota eraikinean. Udal Liburutegia, berriz, Aranburu Jauregian kokatzen da, eta astelehenetik ostiralera dago zabailk, goizez (10:00-13:00) eta arratsaldez (16:00-20:00).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!