Egoiliarren belarriak goxatuz

Ataria 2022ko urtarrilaren 29a

Tolosako Udal Musika Bandak geldialdirik gabeko kalejira egin du Gorriti plazatik abiatuta; ondoren, zenbait obra jo dituzte Uzturre Zaharren Egoitzaren atarian.

Urteko lehen hilabeteetan, Uzturre Zaharren Egoitzan eskaini izan ohi du emanaldia Tolosako Udal Musika Bandak. Iaz eta aurten, ordea, egoera epidemiologikoak hala baldintzatuta, eta egoitzan bertan bizi duten osasun egoeraren ondorioz, barrura sartu ezinik geratu dira musikariak. Hori dela eta, egoitzaren atarian eskaini dute, bigarren urtez jarraian, egoitzaren atarian eskaini dute kontzertua. Michael Jacksonen eta The Beatles taldearen obra bana interpretatu dituzte, baita kantu herrikoiak ere. Aurrez, geldialdirik gabeko kalejira egin dute Gorriti plazatik abiatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!