Elkartasuna, kilotan

Ataria 2022ko urtarrilaren 29a

Saharar errefuxiatuen aldeko 1 1643458740876
Saharar errefuxiatuen aldeko 2 1643458741231
Saharar errefuxiatuen aldeko 3 1643458741599
Saharar errefuxiatuen aldeko 4 1643458741933
Saharar errefuxiatuen aldeko 5 1643458742269
Saharar errefuxiatuen aldeko 6 1643458742653
Saharar errefuxiatuen aldeko 7 1643458743013
Saharar errefuxiatuen aldeko 8 1643458743362
Saharar errefuxiatuen aldeko 9 1643458743751
Saharar errefuxiatuen aldeko 10 1643458744137
Saharar errefuxiatuen aldeko 11 1643458744447
Saharar errefuxiatuen aldeko 12 1643458744764

Tolosaldea Sahararekin Elkarteak antolatuta, errefuxiatu sahararren aldeko elikagai eta produktu bilketa egin dute, goizean, Tolosa eta Villabonako supermerkatuetan; "erantzun ona" izan duela adierazi dute.

Saharar errefuxiatuen kanpamentuetara bidaltzeko janari, higiene produktu eta eskola materialaren bilketa abiatu du gaur Tolosaldea Sahararekin elkarteak. Goizean, Tolosako eta Villabonako supermerkatuetan aritu dira bilketa egiten. Herritarrei esku-orriak banatzen aritu dira, bilketaren inguruko informazioa zabaltzeko, eta erosketak egin ondoren, nahi izan duenak, elkartasuna adierazi eta egokitutako lekuan zerbait uzteko aukera izan du. Horrela, erosketako orga betetzen joan ahala, bertatik produktuak hartu eta kaxetan sailkatzen aritu dira elkarteko kideak.

Gaurko ekimenak "erantzun ona" izan duela adierazi dute elkartetik. Bilketa, ordea, ez da hemen amaitzen. Otsailaren 4ra bitarte eskualdeko ikastetxe, udaletxe eta saltokietan ere aukera izango da produktu eta materialak uzteko. Besteak beste, lekaleak, pasta, arroza, azukrea, olioa, eta atuna eta sardinak oliotan bildu nahi dituzte, eta baita konpresak, haur eta helduentzako pixoihalak eta eskolako materiala ere.

Behin bilketa eginda, otsailaren 7an eta 8an herriz herri egindako bilketak jasotzen ariko dira elkarteko kideak, eta guztia sailkatzen dutenean, kamioia kargatu eta errefuxiatuen kanpalekuetara bidean jarriko dute. Iaz, 3.500 kilo bidali zituzten eta aurtengorako ondorengo erronka ezarri dute: iazko kopurura iritsi edota kilo gehiago biltzea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!