Tolosako hainbat gune asfaltatzen hasi dira gaur

Ataria 2022ko urtarrilaren 26a

Berez, pasa den astean ziren lan horiei ekitekoak, baina koronabirus kasuak medio, astebete atzeratu dira; Usabalgo industrigunean eta Montesku auzoan ari dira lanean.

Joan den astean hastekoak ziren asfaltatze lanak Usabalgo industrialdean eta Montesku auzoko geltokietako bidean, baina zenbait langilek Covid-19 gaixotasunaren probetan positibo ematearen ondorioz, astebetez atzeratu zituzten lanak eta gaur hasi dira. Asfaltatze lan horiek amaitutakoan, San Frantzisko eta Pedro Tolosa kaleen arteko bidegurutzea biribilgune bilakatzeko obrei ekingo diete.

Asfaltatze lanetarako eremua prestatzen hasi dira gaur, besteak beste, Monteskuko bide bazterrak garbitzen; datorren asterako asfaltatuko dute geltokietako bidea. Usabalen ere gaur ari dira markatzen sakonago konpondu beharreko zoladura, eta lanak hasi aurretik egingo dute trafiko aldaketa; hain zuzen, kiroldegiko bidetik zubiraino zentzu bakarreko bidea ezarriko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!