'Hegaztien behaketaren hastapenak' mintegiaren bigarren saioa, etzi

Ataria 2022ko urtarrilaren 25a

Ostegunean, 'Hegaztien behaketaren hastapenak' mintegiaren bigarren saioa egingo da, Biodibertsitate Gunea ekimenaren barruan. 18:00eatik 19:30eara izango da saioa, Errota eraikinean, eta hegaztien elikadurari eta ugalketari buruz hitz egingo dute. Bertaratzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea biodibertsitategunea@gmail.com helbidera mezu bat bidalita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!