Kaleko iragarki taulak astelehenetan garbituko dira aurrerantzean

Ataria 2022ko urtarrilaren 25a

Tolosako Udalak herriko hainbat puntutan kokatuta dituen iragarki taulak astelehenetan garbitu egingo dira aurrerantzean, une horretan panel bakoitzean dauden kartel guztiak kenduz. Antolatzaile bakoitzak nahi duenean jarri ahalko ditu kartelak paneletan, eta kontuan izan beharko du hurrengo astelehenean kendu egingo direla.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!