2022/01/28 - 2022/02/26 17:30
Joseba Mercaderren 'Balegur' erakusketa.
Balegur erakusketa 2012an hasitako proiektu baten ondorioa da, Joseba Mercaderren bizitzako bizipen eta kasualitateen bateratzeen ondorio. Mundu mailan zein Euskal Herrian, itsas kutsadurarekiko gero eta sentsibilitate handiagoa dagoen testuinguru honetan, balea erraldoi bat agertu zen Kontxako hondartzan. Balea hark mezu bat zekarrela zirudien. Orduztik, Joseba Mercaderrek balearen sinboloa baliatu du bere espresio artistikoaren bilaketan, eta baita desagertutako euskal balearen omenez ere.
Proiektu honen izena, Balegur, euskarazko bi hitzen elkarketatik sortzen da: balea eta egur; artelanak bi kontzeptu hauen uztarketatik sortzen dira. Josebak egurraren bolumen eta formekin jolasten du, intuizioari jarraiki. Itsasoan noraezean ibili ondoren, gure kostetara iristen diren egurren historia ezagutzen ez duen arren, Josebak bere irudimena baliatuta, imaginatu egiten du. Artistak zuen eskuekin obra hauek sentitzera gonbidatzen zaituzte: euren formak sentitzera, beren baitan duten maitasuna eta mina laztantzera.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?