Koronabirusa

COVID pasaportearen kontrako elkarretaratze jendetsua Tolosan

Ataria 2022ko urtarrilaren 15a

COVID pasaportearen kontrako 1 1642249405853
COVID pasaportearen kontrako 2 1642249406069
COVID pasaportearen kontrako 3 1642249406226
COVID pasaportearen kontrako 4 1642249406409
COVID pasaportearen kontrako 5 1642249406568
COVID pasaportearen kontrako 6 1642249406726
COVID pasaportearen kontrako 7 1642249406881
COVID pasaportearen kontrako 8 1642249407041
COVID pasaportearen kontrako 9 1642249407193
COVID pasaportearen kontrako 10 1642249407347
COVID pasaportearen kontrako 11 1642249407497
COVID pasaportearen kontrako 12 1642249407656
COVID pasaportearen kontrako 13 1642249407811
COVID pasaportearen kontrako 14 1642249407971
COVID pasaportearen kontrako 15 1642249408162
COVID pasaportearen kontrako 16 1642249408365
COVID pasaportearen kontrako 17 1642249408546

Eguerdian Tolosako Trianguloa plaza bete da pankartaz eta jendez. Guztiak Bizitza plataformak deituta elkartu dira eta errebindikazio bat baino gehiago bazuten jendartean zabaltzeko: 'Gune askeak denontzat; COVID paserik ez' leloaren bueltakoak guztiak.

Jende ugari eta "osasunaren eta askatasunaren alde" mezu askotarikoak zabaldu dituzten zabaldutako pankartetan: "Osasun pasea? Inposizioa diskriminazioa da", "Gune askeak denontzat", "Haurrak ez ukitu" edo "Beldurraren birusak sen ona hil du", besteak beste.

Goizean goizetik Bizitza plataformako kideak Tolosan zehar, kotxez eta megafonia bidez euren mezuak zabaldu dituzte eta 12:00tarako Trianguloa plaza elkargune zuten. Deialdiari jende ugarik erantzun dio eta bertan, errebindikazioen eta informazio-emate unea izan da. 

"Koakzio delitua"

Azken batean, Bizitza plataformaren mezua argia da "COVID pasaportea ezartzea" "legearen kontrako" ekintza da euren esanetan: "Pasaportea eskatzea berez koakzio delitua da, Kode Penalak jasotzen duen bezala. Eusko Jaurlaritza pertsonak koakzionatzen ari da, eta beraz, COVID-19 botika esperimentala injektatu ala ez erabakitzeko herritarren hautatzeko askatasuna mugatzen ari da". Honela, Bizitza plataformak honakoa ere gehitu egiten du: "Pasaportea ezartzea zigor bat da uneko legediak babesten duen ez inokulatzeko eskubidea erabiltzen dutenen kontra".

Osasun pasaportea herritar bati eskatzen zaionean kalteturik geratu daitezkeen oinarrizko eskubide konstituzionalak zerrendatu dituzte Bizitza plataformako kideek: "14, 15, 16, 17 eta 18 artikuluak: diskriminazio ezari eta tratu berdintasunari, osotasun fisiko eta moralari, askatasun politikoei, askatasun pertsonalari, ohoreari eta intimitateari buruzkoak".

"Tabernak eta dendak guztionak"

"COVID19 botika injektatzen duten pertsonak ez daude immunizaturik eta kutsatu dezakete ez inokulatzea erabaki dutenek bezalaxe". Bizitza plataformaren baieztapen honi jarraika, COVID pasaportea bertan behera uzteko deia egin dute; gogoratuz toki publikoetarako guztien eskubidea: "Gure herriko tabernak guztionak dira; [...] denda eta komertzio txikiek autonomia ematen digute; [...] kirola egitea eta kultur jardueretara joatea biltzeko eta gizarteratzeko bidea dira".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!