T3T eta T2T mendi lasterketak 2022

T3T lasterketarako azken dortsalak eta T2T lasterketakoak agortuta

Ataria 2022ko urtarrilaren 11

Atzo 20:00etan ireki ziren bi mendi lasterketako izen emateak eta lehen orduetan agortu ziren T2T probako dortsalak. Oraindik T3T lasterketan izena eman daiteke, baina dortsal gutxi batzuk geratzen direla diote antolakuntzatik.

T3T proban izena eman nahi dutenek Kronoak.com webgunean sartu behar dute, eta bertan ere aukera izango dute T2T probako itxaron zerrendan izena emateko.

Aurten VII. T3T maratoia izango da, eta ekainaren 12an egingo dira bi probak. Gainera, berrikuntzak izango dituzte bi probek. Hain justu, bi ibilbideei norabidea aldatu diete. Beraz,  T3T lasterketakoek Hernio mendia izango dute azken igoera gogorra, eta T2Tkoek aldiz, lehenik Erroizpe igo beharko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!